MATRIKULARI UKO EGITEA
Zer dakar matrikulari uko egiteak?
- Ez dauka eraginik deialdi-kopuruan.
- Klasera joaten jarraitzeko eta azterketak egiteko eskubidea galduko da.
- Matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko.
- Lehentasuna ez da galduko hurrengo ikasturteko matrikulan, baldin eta justifikazio‑agiriak aurkezten badira, Epeak eta Arrazoiak puntuan adierazitakoaren arabera.
Epeak eta arrazoiak
- Urriaren 15etik matrikula egin den urteko abenduko azken eskola-egunera arte, ikasle orok uko egin ahalko dio matrikulari, horretarako eskabidea aurkeztuta. Justifikatutako arrazoirik gabe egiten badu (jatorrizko justifikazioa eta kopia), hurrengo ikasturterako matrikularen lehentasuna galduko du.
- Egun horretatik aurrera eta apirilaren 30era arte, gaixotasun larriren bat, istripu garrantzitsuren bat edo bat-bateko beste edozein kausa larriren bat gertatuz gero bakarrik onartuko da uko egitea, behar bezala justifikatuta (jatorrizkoa eta kopia).
- Maiatzaren 1etik aurrera, uko egitea onartu ahal izango da soilik behar bezala justifikatutako istripu edo gaixotasun larriren bat (jatorrizkoa eta kopia) izan bada eta, horren ondorioz, ezinezkoa bada azken ebaluazio-probak egitea.
Nola eskatzen da?
Lehenengo aldian, eta justifikazio-agiririk aurkeztu behar ez bada, posta elektronikoz eska daiteke (014182admin@hezkuntza.net), eskabidea eta NANa bi aldeetatik erantsita.
Gainerako kasu guztietarako, aurrez aurre egin behar da Idazkaritzan, eta justifikazio-agirien jatorrizkoa eta kopia aurkeztu behar dira.
Zenbat urte ditut maila bakoitza gainditzeko?
A1 | A2 | B1 | B2.1 | B2.2 | C1 |
2 urte | 2 urte | 2 urte | 2 urte | 2 urte | 2 urte |
4 urte guztira* | 6 urte guztira* | 3 urte guztira* |
*Urte-muga, salbuespenezkp deoañdoa/graziakoa kontuan hartuta.