Sarrera
Mediateka-Liburutegia eskolako ikasle ofizialentzat dago zabalduta. Bertara sartu ahal izateko, Idazkaritzan (beheko solairua) argazki bat aurkeztuz lortzen den HEOko txartela erakutsi behar da. Hala ere, mailegu-zerbitzurako irakurle-txartela baino ez da behar.
Irakurle-txartelaren eskaera.
- Mediateka-liburitegian bertan eskatu behar da.
- Eskaera egin eta 7 eta 10 egun arteko epean entregatuko da, eta ez da argazkirik aurkeztu behar.
- Maileguarekin lotutako edozein kudeaketa egiteko erabili ahal izango da (mailegua, berritzea, baliogabetzea, etab.)
- Irakurle-txartelak 5 urteko balioa izan arren, mailegurako Bilboko HEOn ikasle ofizial gisa matrikulatuta dagoen bitartean bakarrik balioko du.
- Galdu, lapurtu edo hondatuz gero, ikasturtean behin bakarrik berritu ahal izango da.