Matrikula-motak
Matrikula ofiziala
Ikasle ofizialtzat jotzen da Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatzen dena bertan eskolak hartzeko. Eskolak astean bi egunetan ematen dira, egunean bi ordu eta laurden (astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan).
A1, A2, B1, B2.1, B2.2 eta C1 mailak ematen dira.
Ikasle ofizialek ikasturte bakoitzeko bi deialditan parte hartzeko eskubidea dute, ekainean eta irailean.
Ikasleak ezingo dira maila berean bi aldiz baino gehiagotan matrikulatu. Hirugarren aldiz matrikulatu ahal izango dira (salbuespenezko matrikula/graziakoa), matrikularen informazio orokorrean adierazitako epeetan eta baldintzetan, eta honako taula honetan adierazitakoa errespetatuz.
Zenbat urte ditut maila bakoitza gainditzeko?
* Urte-muga, salbuespenezko deialdia/graziakoa kontuan hartuta.
NOLA DAKIT ZEIN DEN NIRE MAILA?
Autoebaluaziorako probak daude ikasleen eskura, haien maila zein den jakiteko.
Kontuan izan behar da ezin dela matrikulatu inoiz matrikulatuta egon den baino maila baxuagoan (ofiziala edo librea), ezta aurretik gaindituta dagoen maila batean (edozein ikasketa-planetan).
Autoebaluazio-proba egin dezakezu hemen sakatuta.
Matrikula ofizialari buruzko informazio gehiago.
Matrikula librea
Ikasle libretzat jotzen da Hizkuntza Eskola Ofizialean A2, B1, B2 edo C1 ziurtagiriari dagozkion probak egiteko bakarrik matrikulatzen dena.
Ikasle libreek ikasturte bakoitzeko deialdi bakarrean parte hartzeko eskubidea dute.
Ikasle libreek ez dute deialdi-mugarik.
NOLA DAKIT ZEIN DEN NIRE MAILA?
Ikasleek autoebaluaziorako probak dituzte eskura, euren maila zein den jakiteko.
Ikasleek kontuan izan behar dute ezin direla matrikulatu inoiz matrikulatuta egon diren baino maila baxuagoan (ofiziala edo librea), ezta aurretik gaindituta duten maila batean (edozein ikasketa-planetan).
Autoebaluazio-proba egin daiteke hemen sakatuta.