Ikasketa plana

• 1041/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, Erregimen bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren oinarrizko gutxienekoak ezartzen dituena eta errege dekretu honetako eta aurreko ikasketa planetako hizkuntzen irakaskuntzako baliokidetzak ezartzen dituena. (BOE, 2017-12-23)

• 80/2019 Dekretua, maiatzaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan araubide bereziko hiz­kuntza-irakaskuntzen ezarpena xedatzen duena, irakaskuntza horietako oinarrizko A1 mailaren, oinarrizko A2 mailaren, tarteko B1 mailaren, tarteko B2 mailaren, C1 maila aurreratuaren eta C2 maila aurreratuaren curriculumarekin batera. (EHAA, 2019-06-26)

 

Ikasketa plana:

• Oinarrizko Maila: ikasturte bi dauzka (A1 eta A2)

• Tarteko Maila B1: ikasturte bat dauka (B1)

• Tarteko Maila B2: ikasturte bi dauzka (B2.1 eta B2.2)

• Maila Aurreratua C1: ikasturte bat dauka (C1)

 

Aipatutako Dekretuek maila bakoitzari dagokion ziurtagiria zehazten dute:

• Oinarrizko Maila: Oinarrizko Mailaren ziurtagiria (A2)

• Tarteko Maila B1: Tarteko Mailaren ziurtagiria (B1)

• Tarteko Maila B2: Tarteko Mailaren ziurtagiria (B2)

• Maila Aurreratua C1: Aurreratu Mailaren ziurtagiria (C1)

 

Maila hauen curriculumek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren A2, B1, B2 eta C1 mailei dagozkien konpetentziak hartzen dituzte erreferentziatzat.