Arauak eta zigorrak

- Mailegatutako materiala itzultzeko atzerapenak:

Mailegua eskatzeko aukera galdu egingo da atzerapenak iraun duen egun kopuru berean.  

- Ez itzultzea:

Maileguan hartutako materiala itzultzen ez duen erabiltzaileak ezin izango du liburutegia erabili eta sarrerarik ere ez du izango.

- Materiala galtzea:

Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko die liburutegiko arduradunei zer gertatu den. Galdutako materiala erosi eta birjarri egin beharko du. Galdutakoa merkatuan ez balego, antzeko bat erosi eta eraman beharko du libututegira.Materiala itzuli arte, mailegu-zerbitzua erabiltzeko eskubidea galduko du.

- Elkarbizitzarako arauak:

Liburutegiko erabiltzaileak uneoro gordeko ditu txukuntasuna eta errespetua multimedia gelako erabiltzaileekiko eta langile arduradunekiko. Erabiltzaileak mugikorra itzalita izango du eta une oro isilik egongo da. Elkarbizitza-arauak urratuz gero, aldi baterako sarrera txartela kenduko zaio, edo instalazio horretara sartzeko behin betiko debekua ezarriko zaio.

               HEOI Bilbao Liburutegia