Oharrak
* Ziurtagiri akademiko ofizialak Ikasgunetik deskargatu ahalko dira uztailaren 14tik aurrera.
* Matrikula ofizialari buruzko informazio guztia webgune honetan bertan uztailaren amaieran argitaratu da.
Azterketen egutegia
* Azterketa egin aurretik, egiaztatu Ikasgunean zure matrikularen datuak: ikaslea, hizkuntza eta maila. Okerren bat balego, azterketa baliogabetu egingo litzateke.
* Azterketara maskara ekartzea gomendatzen da.
* Ahozko proba: Eguna, ordua eta ikasgela IKASGUNEA plataforman https://ikasgunea.euskadi.eus “Jarraipena ikasgelan – Kalifikazioak eta ahozko azterketarako datak” atalean argitaratuko dira. Ahozkoaren azterketa egunean ekarri bolaluma edo arkatza azterketa prestatzeko.
IKASLE OFIZIALAK (OHIKO DEIALDIA) |
IKASLE LIBREAK (DEIALDI BAKARRA) |
---|---|
Matrikula ofiziala 2021-2022
* Ikasle ofizialtzat jotzen da Hizkuntza Eskola Ofizialean matrikulatzen dena bertan eskolak hartzeko. A1, A2, B1, B2.1, B2.2 eta C1 mailak ematen dira. Ikasle ofizialek ikasturte bakoitzeko bi deialditan parte hartzeko eskubidea dute, ekainean eta irailean. * 2021/2022 Matrikula Ofizialari buruzko informazio guztia 2013ko uztailaren 3ko Aginduan (2013-07-22ko EHAA) eta 2021eko uztailaren 1eko Ebazpenean (https://www.euskadi.eus/hizkuntzen-irakaskuntza-araudia/web01-a3hheoi/eu/) aurki daiteke.
|
Matrikula librea 2021-2022
* Ikasle libretzat jotzen da Hizkuntza Eskola Ofizialean A2, B1, B2 edo C1 (euskera izan ezik) ziurtagiriari dagozkion probak egiteko bakarrik matrikulatzen dena. Ikasle libreek ikasturte bakoitzeko deialdi bakarrean parte hartzeko eskubidea dute. Ikasle libreek ez dute deialdi-mugarik.
* 2021/2022 Matrikula Libreari buruzko informazio guztia 2013ko uztailaren 3ko Aginduan (2013-07-22ko EHAA) eta 2021eko uztailaren 1eko Ebazpenean (https://www.euskadi.eus/hizkuntzen-irakaskuntza-araudia/web01-a3hheoi/eu/) aurki daiteke.
Telefonoa: 944754972 | Fax: 944762236
014182admin@hezkuntza.net | 014182biblio@hezkuntza.net