Lekualdaketa
Lekualdaketa-motak
*MATRIKULAREN LEKUALDAKETA: (indarrean dagoen ikasturtean jada matrikula ofiziala eginda duen ikaslea) Matrikularen lekualdaketa azaroaren 10etik martxoko azkenengo klase-egunera arte eskatu ahal izango da. Halere, ikaslea eskola berrira joan ahal izateko, bertan lekua izatea ezinbesteko baldintza izango da, eta ikaslearen ardura izango da jakitea eskola horretan lekurik dagoen ala ez.
⇒Bilboko HEOra lekualdatzea:
a) Beste autonomia-erkidego batetik badator: Ikasleak email bidez eskatu behar du 014182admin@hezkuntza.net, eta hauek zehaztu: zein eskolatatik datorren, zein hizkuntza, zein maila eta zein ordutegi nahi dituen nahien arabera ordenatuta (eskainitakoak begiratu), eta hauek erantsi behar ditu: matrikularen erresguardoa, jatorrizko HEOko lekualdaketa eskabidearen ziurtagiria eta NANa bi aldeetatik eskaneatuta. Eskatutako ordutegian emango da plaza, edo, bestela, plaza dagoen beste edozein ordutegitan. Ikasgunean erregistratu beharko da esleitu zaion taldea ikusteko. DERRIGORREZKOA izango da esleitutako talde berriko irakaskeari egiaztagiria aurkeztea (Ikasgunea, bulegoko zigilua...) eskolara joan ahal izateko.
b) Euskadiko beste HEO batetik badator: Matrikula lekualdatzeko eskabidea bete behar du. Ikasleak HEOko bajaren egiaztagiria atxikitu beharko du (HEOko helbide elektronikoa baja berresteko), Eskatutako ordutegian emango da plaza, edo, bestela, plaza dagoen beste edozein ordutegitan. DERRIGORREZKOA izango da esleitutako talde berriko irakaskeari egiaztagiria aurkeztea (Ikasgunea, bulegoko zigilua...) eskolara joan ahal izateko.
⇒Bilbotik beste HEO batera lekualdatzea:
a) Euskaditik barne: Ikasleak baja jaso beharko du Bilboko HEOn, baja emateko eskabide-orria betez eta 014182admin@hezkuntza.net posta elktronikoaren bidaliz, bertan NANa alde bietatik erantsi beharko du. Aurrekoaz gain, Ikasgunean egiaztatu behar du eskatutako HEO berrian agertzen den.
b) Beste Autonomi Erdidego HEO batera ba doa: Ikasleak email bidez eskatu behar du 014182admin@hezkuntza.net, eta hauek zehaztu: zein HEOtara doan, zein hizkuntza, zein maila, zein talde, eta NANa alde bietatik eskaneatuta erantsi. Ikasleen ardura da informazioa jasotzea ea beste HEOn plazarik dagoen.
*ESPEDIENTEA EAEtik kanpo LEKUALDATZEA: (ikasleak ez du egin matrikula ofizialik indarrean dagoen ikasturtean) Ikaslea jasotzen duen eskolak eskatuz gero baino ez. Email bidez eskatuko da: 014182admin@hezkuntza.net, eta zein eskolatara doan zehaztu beharko du eta NANa alde bietatik eskaneatuta erantsi.