Ziurtagiri Ofizialen eta Tituluen eskaera
Ziurtagiri Ofiziala
Gainditutako ikasmailen Ziurtagiri Ofiziala eskatzeko (ez da titulua), ikasleek hauxe egin beharko dute:
- ikasleak berak deskargatu beharko du Ikasgunea plataforman, erregistratu ostean.
Ikasleek berriz kontsultatu edo inprimatu ahal izango dute, ziurtagirian agertzen den lokalizatzailea helbide honetan sartuta: http://euskadi.eus/lokalizatzailea edo QR kodea erabilita.
- 2015-2016 ikasturtea baino lehen lortutako ziurtagirietarako eskabidea e-mail bidez egin dezake (014182admin@hezkuntza.net) eta NANa alde bietatik eskaneatuta erantsi, ikasleak berak deskargatu ahal izango du Ikasgunea plataforman (erregistratu ostean) 24-72 orduko epean.
Kasu guztietan ziurtagiria doakoa da.
Titulua
Titulua Idazkaritza online bidez eskatu beharko da. Behin eskabidea beteta eta gehien jota hilabete bateko epean ikasleek euren korreo elektronikoan (batzuetan spam karpetan) ordaintzeko karta jasoko dute (ez da berehalakoa). Behin ordainduta euren HEOko Idazkaritzara jo beharko dute tituluaren egiaztagiria jasotzera; izan ere, Titulua eskatzen denetik gure bulegoetara heldu arte, urtebete inguru igaro daiteke. Titulua eskolara heltzen denean, ikasleei jakinaraziko zaie batzera etor daitezen. NA ekarri behar du, eta, norberak ezin badu beste pertsona bati eman diezaioke baimena (baimena jaitsi).
Titulua urteko edozein sasoitan eskatu ahal izango da, hilabete hauetan izan ezik: ekaina, uztaileko lehen hamabostaldian, iraila eta urria.