Matrikula-faseak

Lehenengo fasea: 2021eko irailaren 1etik 17ra, 13:00ak arte

Eskabidea egiteko ohiko epea da, bai ikasle berrientzat bai aurreko ikasturtean edozein hizkuntza eskolatan ikasten aritu izan diren ikasleentzat. 

Kanpoan geratzen dira salbuespeneko deialdiko eskabideak, horiek bigarren fasean egiten baitira Idazkaritzan aurrez aurre.

Matrikula-egutegian begiratu behar duzu noiz ateratzen diren onartuen zerrendak (behin-behinekoak eta behin betikoak) eta noiz den ordaintzeko epea. Zerrendak eta ordainketarako esteka Ikasgunean agertzen dira.

Lehenengo fasean onartu ez bazaituzte, zure eskabidea automatikoki pasatzen da bigarren fasera. Segi irakurtzen.

Bigarren fasea: 2021eko irailaren 17tik irailaren 30era, 13:00ak arte

Lehenengo fasean hutsik geratu diren plazak esleitzen dira.

Esleipen-ordena hauxe da:

• Lehenengo fasean plazarik lortu ez duten eskabideak.

• Salbuespeneko deialdiko eskabideak.

• Bigarren fasean egindako eskabideak, hau da, epez kanpo egindakoak.

Matrikula-egutegian begiratu behar duzu noiz ateratzen diren onartuen zerrendak (behin-behinekoak eta behin betikoak) eta noiz den ordaintzeko epea. Zerrendak eta ordainketarako esteka Ikasgunean agertzen dira.

Bigarren fasean onartu ez bazaituzte, irakurri hirugarren fasea. 

Hirugarren fasea: 2021eko urriaren 19tik urriaren 25era

Aurreko faseetan hutsik geratu diren plazak esleitzen dira, BAKAR-BAKARRIK lehenengo edo bigarren fasean eskabidea egin dutenen artean.

Urriaren 19an argitaratuko da web honetan zein egunetan eta zein ordutan etorri behar duten interesatuek eskolara matrikula aurrez aurre egitera.

Hirugarren fasean onartu ez bazaituzte, irakurri laugarren fasea.

Laugarren fasea: azaroaren 2tik 2022ko urtarrilaren 31ra

Ikasturtean zehar hutsik geratzen diren plazak esleitzen dira. 

Eskabidea Idazkaritzan egin behar da, eta plazen esleipena eskabideak aurkeztu diren ordenan egiten da.