Deskribapena eta helburuak
DESKRIBAPENA
- Mediateka-Liburutegi gela ikasle bakoitzak bere beharrizan, lehentasun eta astiaren arabera hizkuntzak landu ahal izateko toki bat da.
- Gela honetan erabilgarri dauden material guztiak bakar lanean egiteko dira: jarduera guztiek oharrak eta burutzeko behar diren baliabideak dituzte baita erantzunak ere.
- Jarduera bakoitzak kode bat dauka. Kode honek zera adierazten du : hizkuntza, jarduera mota (adibidez: entzunaren ulermena) eta hurrenkera zenbakia, honela ikasleak aukeratu dezake zein jarduera egin nahi duen eta egin ondoren dagokion lekuan utzi ahal izango du.
- Gela honetan dauden material guztiak gela barruan erabili behar dira ezin dira inola ere kanpora atera.
- Mediateka-Liburutegi gela beti egongo da eskolako langileen ardurapean, hauek bertara datozen ikasleei datuak hartuko dizkiete baita zein ordutan sartu eta irteten diren ere. Halaber gelako material guztien eta hauen erabileraren ardura izango dute.
HELBURUAK
- Hizkuntzak ikasteko multimedia baliabideak ikasle ofizialen esku ipintzea.
- Bakar lanean aritzeko hainbat jarduera osogarri ikasleen esku jartzea.
- Liburuen mailegu zerbitzua.