Maila aldaketa
Ikasturtea hasita dagoela, auto-ebaluazioa txarto egiteagatik dagokion mailan ez dagoen ikasleak urriaren 26tik aurrera eska dezake mailaz igotzeko edo jaisteko (idazkaritzan). Eskatu den mailako ordutegian lekurik libre egonez gero baino ez da emango aldaketa hori.
NAHITAEZ dagokion irakasleari esleitutako talde berriaren egiaztapena (bulegoko zigilua, Ikasgunea...) eman behar zaio.
Mailaz igotzeko, ezinbestekoa izango da ikasleak idazkaritzan( beheko solairuan) aurkeztutako eskarian, bere irakasleak zigilua eta O.E. jartzea.
Ikasleak aldian-aldian bere matrikulari buruzko informazioa egiaztatu beharko du Ikasgunean, aldaketa eman zaion egiaztatzeko.
Eskabideari emandako erantzuna jakindakoan, maila-aldaketa lortu duena bere talde berrira joango da eta maila-aldaketarik lortu ez duenak hasieran matrikulatu zen taldean jarraitu beharko du.