Ordutegi-aldaketa
Eskolak ez du bermatzen matrikula prozesuan esleitutako ordutegia aldatzea. Aldaketa emango da ordutegi berrian plaza librerik badadago.
NAHITAEZ dagokion irakasleari esleitutako talde berriaren egiaztapena (bulegoko zigilua, Ikasgunea...) eman behar zaio.
Lehenengo aldia: urriaren 10etik 16ra (14:00ak arte)
Atezaintzan jaso beharko duzu inprimakia, edo, bestela, hemen deskargatu, eta idazkaritzan beteta utzi (beheko solairuan).
Eskaturiko aldaketen (onartuak eta ukatuak) ebazpena Ikasgunea plataformaren bidez kontsultatu beharko da urriaren 14tik aurrera. Eskaerei emandako erantzuna jakin ondoren, aldaketa lortu duena bere talde berrian sartuko da, eta lortu ez duena hasieran matrikulatu zen taldean geratuko da, eta aldaketa berriz eskatu ahal izango du 2. aldian.
Bigarren aldia: azaroaren 9tik abenduaren azken eskola-egunera arte.
Aurrez aurre eskatu beharko da, Idazkaritzan edo Online Idazkaritzaren bidez, aldaketaren arrazoiaren agiria aurkeztuta (lan-kontratua, ikasketa-aldaketa, etab.).
Ikasleek aldian-aldian kontsultatu beharko dute Ikasgunean, abenduko azken eskola-egunera arte, matrikulari buruzko informazioa, aldaketa onartu zaien egiaztatzeko.
Aldaketa lortu ez duenak hasieran matrikulatu zen taldean jarraituko du, eta aldaketa berriro eskatu ahalko du 3. aldian.
Hirugarren aldia: (urtarrileko lehen eskola-egunetik apirileko azken eskola-egunera arte)
Aurrez aurre eskatu beharko da, Idazkaritzan edo Online Idazkaritzaren bidez, aldaketaren arrazoiaren agiria aurkeztuta (lan-kontratua, ikasketa-aldaketa, etab.).
Ikasleek aldizka kontsultatu beharko dute Ikasgunean, apirileko azken eskola-egunera arte, matrikulari buruzko informazioa, aldaketa onartu zaien egiaztatzeko.