Itzulketa-postontzia

MAILEGUAK ITZULTZEKO POSTONTZIA

Bilboko HEOko Multimedia Gelak zerbitzu berri bat jarri du zure eskura: Itzulketen Postontzia.
Postontzi hori sarrerako ateetako batean dago, bigarren solairuan. Bertan sartu behar da material bibliografikoa ordutegitik kanpo ari garenean edo gela itxita dagoenean.

Kontuan hartzeko informazioa:

- Postontziaren zerbitzua SOILIK MAILEGUAK ITZULTZEKO da.

- Maileguan dagoen alearen itzulketa-datak INDARREAN EGON behar du.

- Mailegua eskuratzeko, erabiltzaileak MAILEGUAN EMANDAKO MATERIALA BEHAR BEZALA ZAINTZEA onartu behar du. Itzulitako alearen baldintza fisikoak ebaluatuko dira (bustita, zikinduta,  marratuta,   osorik ez, etab.). Alea baldintza onetan itzultzen ez bada, maileguan utzitako material bera jarri beharko du edo, bestela, antzeko materiala.      

- Liburua, DVDa eta abar postontzian uzteko, BIZKARRALDEA BEHERANTZ DELA SARTU BEHAR da.

        HEOI Bilbao Liburutegia