Dagokigun taldea eta ikasgela
Zure gela zein den jakiteko klikatu hemen.
Ikasketa-Ziurtagiriak
Uztailaren 6tik aurrera, Ziurtagiri Akademiko Ofiziala deskarga dezakezu Ikasgunetik ("Historia akademikoa / Ziurtagiriak" atala.)
Nola begiratu emaitzak Ikasgunean?
Matrikula 2026-2027
AURREZ AURREKO FASEA
ABENDUAREN 30ERA ARTEKO PLAZA LIBREAK
Aurrez aurreko hirugarren fase honetan plazarik lortzen ez duten pertsonek itxaron-zerrendan izena eman ahal izango dute, abenduaren 30a baino lehen sortzen diren plaza hutsak eskuratzeko aukera izan nahi badute.
Horretarako, idazkaritzan emango zaien inprimakia bete beharko dute.
NOLA FUNTZIONATZEN DU ITXARON-ZERRENDAK?
1. Izena ematea: itxaron-zerrendan sartzeko eskaera-orria bete beharko dute.
2. Jakinarazpena: zerrendako hurrenkeraren arabera plaza huts bat esleitzen bazaie, SMS bat jasoko dute.
3. Matrikula formalizatzea: Idazkaritzara joan beharko dute adierazitako egunean, matrikula formalizatzeko.
4. Adierazitako egunean joaten ez badira: txanda galduko dute, eta zerrendako hurrengo pertsonari deituko zaio.
GARRANTZITSUA: itxaron-zerrendan izena emateak ez du plaza bat lortzea bermatzen.
► Prezioa: 72,36€ ikasturtea. Prezio horretan 120 eskola-ordu eta azterketetarako deialdi bi (ohikoa, maitza/ekaina, eta ez ohikoa, iraila) eskaintzen dira hizkuntza eta maila guztietan.
BILBOKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA





